08:31

Politika

Katalunia

Rajoyk eta Masek negoziazio sekretuak egingo dituzte

Erredakzioa

El Pais egunkariaren arabera, bi buruzagiak 2014. urtean kontsulta independentista egiteak sortuko lukeen liskar instituzionala saihesten saiatuko dira.

  • Artur Masek eta Mariano Rajoyk 2012ko otsailaren 1ean egindako bilera. EFE

    Artur Masek eta Mariano Rajoyk 2012ko otsailaren 1ean egindako bilera. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy eta Artur Mas Espainiako eta Kataluniako gobernuetako presidenteek negoziazio sekretuak egingo dituzte, 2014. urterako CiUk eta ERCk adostutako kontsulta independentista egiteak ekarriko lukeen liskar instituzionalaren aurrean irtenbideak bilatzeko.

El Pais egunkariak jakinarazi duenez, bi buruzagiek konfiantzako ordezkariak izendatu dituzte, isilpeko negoziazioak egiteko.

Abuztuaren 29an, Rajoyk eta Masek bilera sekretua egin zuten, Madrilen, kontsulta hizpide. Akordiorik lortu ez bazuten ere, batzarra "konponbiderako bidea hasteko eta liskarra saihesteko lehen urratsa" izan zela esan du Prisa taldearen egunkariak.

Joan den astean, Masek aldaketa egin zuen independentziarako 'ibilbide orria'n, eta Estatuaren baimenik gabe ez duela kontsulta deituko ohartarazi zuen.

Gainera, hori gertatuko baliz, 2016. urtean plebiszitu-hauteskundeak deituko lituzkeela aurreratu zuen.

Mariano Rajoyren Gobernuaren ustez, Masen iragarpen hori "keinu positiboa da", bi exekutiboen artean akordioa egon dadin, El Pais-en arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena