Politika
Kontxako Banderaren egunean
Erredakzioa
Espainiako eta Frantziako gobernuen "itxikeriari" aurre egiteko "herritarren parte-hartzea" eskatu du kolektiboak, kartzela-politika aldatzeko.
Ehunka lagunek parte hartu dute ekimenean. Irudia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Ehunka lagunek parte hartu dute Herrira preso eta errefuxiatuen eskubideak defendatzen dituen kolektiboak Espainiako eta Frantziako gobernuen "itxikeriari" aurre egiteko antolatutako 'olatuan'.
Ekimena 13:30ean izan da, jai giroan, Donostiako Boulevarden, Kontxako Banderaren finalaren egunean.
Partehartzaileek lau ilara osatu dituzte kalean eta zapi urdinez osatutako olatu bat eratu dute, 'Presoak Kalera' eta 'Amnistia Osoa' aldarrikatzen zuten bitartean.
Txarli Garcia eta Maika Tameron Herrirako ordezkariek komunikatu bat irakurri dute eta, bertan, "herritarren parte-hartzea" eskatu dute kartzela-politika aldatzeko.
Herrirako kideek azpimarratu dutenez, Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan, Parot doktrinaren inguruan alegia, ebazten duena gorabehera, kartzela-potitika "gizartearen esku ere badago".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa