Politika
Eusko Legebiltzarra
Erredakzioa
EAJren Bizkaiko buruak azpimarratu duenez, "datak ezin du pikutara bota horrelako ekimen garrantzitsu bat".
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EiTB
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Itxaso Atutxa EAJren Bizkaiko presidenteak esan du Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldearen lehenengo bilera, irailaren 13koa, atzeratzeko prest dagoela PSE-EEk "gogoeta" egin eta bertan parte hartzen jarrai dezan.
"Atzeratu behar bada, atzeratu egingo da. Datak ezin du pikutara bota horrelako ekimen garrantzitsu bat", adierazi du Atutxak Bilboko Herri Irratian egindako elkarrizketa batean.
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak iragarri zuen ez zutela lantaldean parte hartuko ezker abertzaleak aurreko legegintzaldian gainerako alderdiek onartu zuten "zoru etikoa"ri oniritzia ematen ez badio.
Hori horrela, sozialistek irailaren 13ko bilera atzeratzea eskatu zioten EAJri, EH Bilduri jarrera aldaketa bat egiteko denbora emateko, eta horrela lantaldea utzi behar ez izateko.
Atutxaren ustez, EH Bilduk lantaldean sartzea erabaki zuenean onartu zuen aurreko legegintzaldian adostutako "zoru etikoa".
"Lantaldea hitz egiteko foro bat da, eta akordioa erabatekoa balitz, ez litzateke beharrezkoa izango", adierazi du Atutxak. Horren harira, EAri eta Aralarri "indar gehiago" egiteko eskatu die, ezker abertzaleak eta ETAk pauso gehiago eman ditzaten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa