11:03

Politika

Barcenas auzia

Barcenasen ordenagailuetan PPren egoitzako bisitarien irudiak zeuden

Erredakzioa

Horixe jakinarazi du Javier Gomez de Liaño defentsa abokatuak. Liaño harrituta agertu da, "Barcenas kartzelan sartzeko arrazoietako bat frogak ezabatzeko arriskua zelako".

  • Javier Gomez de Liaño Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren abokatua.

    Javier Gomez de Liaño Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren abokatua. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Gomez de Liañok, Luis Barcenas PPren diruzain ohiaren abokatuak, jakinarazi duenez, PPk ezabatu zituen disko gogorretan egutegiak eta izenak agertzeaz gain, PPren Madrilgo egoitza "bisitatzera joaten zirenen argazkiak" ere bazeuden.

La Sexta telebista-katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "bisitarien irudiak" zeuden ordenagailuetako batean, baina ez daki Mariano Rajoy presidentearen edo beste buruzagi batzuen grabaketak ere ba ote zeuden.

"Ez dut uste Gobernuaren kontrako munizioa edo bonba atomikoak daudenik. Ez dakit grabaketak ba ote zeuden", gaineratu du abokatuak.

Gomez de Liañok esan du ez dakiela Barcenasek ordenagailuetako segurtasun kopia bat egin ote zuen, eta harrituta geratu da ordenagailuetako bat disko gogorrik gabe eta beste bat informazioa ezabatuta agertu direlako.

"Barcenas kartzelan sartzeko arrazoietako bat frogak ezabatzeko arriskua zen, baina arrisku hori ez al dute beste batzuek sortu?", azpimarratu du.

Horren harira, PPren kontrako kereilarik ez duela aurkeztuko jakinarazi du; izan ere, abokatuaren esanetan, epailea da hori egin behar duena gertatutakoa aztertu ostean.

"Defentsa abokatuaren lana ez da akusazioa, horretarako dago Fiskaltza. Epaileak pausoa emango duela espero dut", azaldu du Gomez de Liañok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena