Politika
Bilbo
Erredakzioa
Ez du Bilboko Aste Nagusiaren ekitaldietan parte hartuko baina irailean ohiko arduretara itzultzea espero da.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EiTB
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak senda-agiria jaso du astearte honetan, Europa Pressi ospitaleko iturriek konfirmatutakoaren arabera. Azkunak Basurtuko Ospitalea utzi eta bere etxean da dagoeneko, sendatze-prozesuarekin aurrera jarraitzeko.
Antza denez, Azkunak ez da oraindik lanean hasiko eta ez du Bilboko Aste Nagusiaren ekitaldietan parte hartuko, ez baitago sasoiko. Irailean ohiko arduretara itzultzea espero da.
Uztailaren hasieran egindako ebakuntzaren aurretik beste ebakuntza bat egin zioten maiatzaren 6an, Basurtuko Ospitalean hori ere, aurreko tratamenduek izandako ondoriak artatzeko asmoz.
Hala ere, eta medikuek esandakoaren arabera, maiatzeko ebakuntza horrek ez zuen zerikusirik 2003an antzeman zioten prostata minbiziarekin. Gaixotasun horren ondorioz, Bilboko alkatea tratamenduan izan da azken urteetan.
Uztailaren 4tik, ospitalean
Bilboko alkatea Basurtuko ospitalean egon da uztailaren 4tik, giltzurrun bat kentzeko ebakuntza egin ziotenetik.
Atzo, Itsaso Atutxa Bizkaiko EAJren presidenteak adierazi zuenez, Azkuna "animatuta dago eta gertatzen ari denaren berri du egunero". Alkateari "oso zaila egiten ari zaio Bilboko Aste Nagusian ez egotea", baina "bere osasuna jendaurrean berriro agertzea baino garrantzitsuagoa da", Atutxaren esanetan.
"Errekuperazioa motela da, hori badakigu, baina oso ondo doa", azpimarratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa