17:42

Politika

Polemika

Urquijo: 'Txupineraren izendapena kentzea biktimen garaipena izan da'

Erredakzioa

Carlos Urquijo "pozik" agertu da Bilboko Auzitegiak hartutako erabakia jakin ostean eta, esan duenez," auzitara jo beste biderik ez zegoen".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Urquijo Gobernuak EAEn duen ordezkariak esan duenez, Bilboko auzitegi batek Jone Artola Aste Nagusiko txupineraren izendapena bertan behera uzteko erabakia "albiste bikaina da terrorismoaren biktimentzat eta haien senideentzat".

Urquijo "pozik" agertu da Bilboko Administrazioarekiko auzien Epaitegiak hartutako erabakia ezagutu duenean, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

"Nahiago nuen izendapenarik egon ez balitz, errespetuagatik eta biktimekiko enpatiagatik, baina hori faltan izanez gero, auzitara jo beste biderik ez zegoen", gaineratu du Gobernu espainiarraren ordezkariak Epaitegiaren erabakia ezagutu ostean.

Urquijoren hitzetan, "erosoagoa izango litzateke ezer ez egitea", baina "Estatuak biktimen duintasuna defendatzeko beharra dauka".

"Urte gehiegi igaro dira ETAren ingurukoek jaiak nahasten, banda eta haren estrategia defendatzen", nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena