10:30

Politika

Aste Nagusia

Bilboko txupineraren izendapenari helegitea jarri dio Urquijok

Erredazkioa

Urquijoren ustez, Bilboko Jaietako Batzordeak Jone Artola izendatzeak Terrorismoaren Biktimen Aitorpenaren eta Konponketaren Legea urratu dezake.

3:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Urquijo Gobernuak Euskal Herrian duen ordezkariak Estatuko Abokatutzari Jone Artola Bilboko jaietako txupinera izendatzeari helegitea jartzea eskatu dio, legez kanpo dauden organizazioekin lotuta dagoelako. Euskal Herriko Fiskaltzari horren berri eman dio.

Gobernuak Euskal Herrian duen ordezkariak Estatuko Abokatutzari eta Euskal Herriko Fiskaltza Nagusiari bidalitako idatzietan azaldu duenez, Artola legez kanpo dagoen Euskal Herritarrokeko hautagaia izan da, Bilboko hauteskundeetan (1999) eta orokorretan (2000). Legez kanpo dagoen ANVko hautagaia ere izan da, 2007ko hauteskunde orokorretan.

Halaber, "Etxerateko ohiko bozeramailea" dela adierazi du, eta Txori Barrote konpartsako sortzailea.

Urquijoren ustez, Bilboko Jaietako Batzordeak Jone Artola izendatzeak Terrorismoaren Biktimen Aitorpenaren eta Konponketaren Legea urratu dezake.

Asteazkenean, Dignidad y Justicia elkarteak Iñaki Azkuna Bilboko alkateari (EAJ) Artola txupinera izatea galaraztea eskatu zion, terrorismoaren biktimentzat "irain handia" delako.

"Eztabaida artifiziala", Bilduren ustez

Jone Artola pregoilari izendatu izanaren aurrean jarritako helegitearen harian, Helena Gartzia Bilboko Udaleko Bilduko zinegotziak "eztabaida guztiz artifiziala" sortu nahi izana leporatu dio Urquijori.

"Bilbon existitzen ez den polemika bat sortzen saiatzen ari dira", esan dio Europa Press-i. "Jone Artola ez dute aukeratu inoren ahizpa izateagatik, konpartsa bateko sortzailea izateagatik baizik", gaineratu du Gartziak.

PSEk konpartsen erabakia errespetatzen du

PSEk Jone Artola pregoilari bezala izendatzea errespetatzen duela adierazi du Alfonso Gil Bilboko Udaleko sozialisten ordezkariak.

Horrez gain, Carlos Urquijoren erabakia kritikatu du, "ez diolako iraganari begiratzeari uzten". Gobernuaren ordezkaria ezin da horrelako gaietan sartu, azkenean bilbotarren jaiak ozpintzea besterik ez duelako lortuko", azaldu du.

Bilduren "zinismo politikoa" salatu du UPyDk

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak Bilduren eta ezker abertzalearen "zinismo politikoa" salatu du, batetik, terrorismoaren biktimen omenaldietara joaten direlako, eta, bestetik, "preso dauden ETAkideak" pregoilari izendatzen dituztelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena