17:30

Politika

Aste Nagusia

Jone Artola txupinera izatea galaraztea eskatu dio Covitek Azkunari

Erredakzioa

"Hau Alemaniako herriko jaietan imaginatzen duzu? Herriko norbaitek bertako genozidio nazia justifikatzea nolabait, hori inork ezin dezake imaginatu", esan du Consuelo Ordoñezek.

3:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak Jone Artola (Txori Barrote konpartsako sortzailea eta Etxerateko kidea) Aste Nagusiko txupinera izatea galaraztea eskatu dio Bilboko Udalari.

Izendapen honen aurrean, Ordoñezek esan du Euskadi "Europako leku bakarra" dela "munduko zigorgabetasun osoarekin, terrorismoa goraipatzen dena". Coviteko buruak azaldu du Euskal Herrian bakarrik gertatzen dela "terroristei omenaldiak, ongietorriak eta edozein ekitaldi mota egitea".

"Hau Alemaniako herriko jaietan imaginatzen duzu? Herriko norbaitek bertako genozidio nazia justifikatzea nolabait, hori inork ezin dezake imaginatu. Hori Europako lekutxo honetan bakarrik gertatzen da", adierazi du Consuelo Ordoñezek.

Bestalde, Dignidad y Justicia Elkarteak Iñaki Azkuna Bilboko alkateari Jone Artolari txupinera izena kentzea eskatu dio.

Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak, alkateari bidalitako mezuan, kasu hau terrorismoaren biktimentzat "irain handia" dela nabarmendu du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Iñaki Azkuna

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena