15:04

Politika

Irailera

Nafarroako Parlamentuak gainsoldaten ikerketa batzordea atzeratu du

Erredakzioa

Barcenas auziari mugatu zaio gainsoldatei buruzko ikerketa batzordea sortzeko eztabaida, eta ez du Caja Navarra hartzen. Erabakia UPNren, PSNren eta PPNren botoekin onartu dute.

  • Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea.

    Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Parlamentuak, UPNren, PSNren eta PPNren botoekin, iraileko ohiko osoko bilkurara atzeratu du politikariei emandako gainsoldatei buruzko ikerketa batzordearen eztabaida. Barcenas auziari mugatu zaio eta ez du Caja Navarra hartzen.

Era horretan, Bilduren eta Aralarren hasierako eskaera aldatu da, hauek gainsoldatei buruzko ikerketa batzordea sortzeko proposamena biharko osoko bilkuran sartzea proposatu baitzuten. Gainsoldaten ordainketa hori Luis Barcenas PPko diruzain ohiari edota Caja Navarra auziko dieten ordainketari lotu diezaieke.

Eskaeraren larritasuna ere murriztu egin da, osoko bilkura batean eztabaidatuko baita, eta ez biharko ohiz kanpokoan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presdientearen osteguneko agerraldiagatik (Barcenas auziari buruz azalpenak emateko) atzeratu egin zelako.

Proposamenean, Bilduk eta Aralarrek "onargarriak ez diren abusuen bidez opakutasunetik lortutako gainsoldata eta gardentasun falta" aipatu dute, eta horiek argitu egin behar direla nabarmendu dute.

Halere, batzordea sortzea bultzatzeko motibazioan, "Nafarroako ordezkaritza instituzionalerako ezarritako soldata handitzera zuzendutako ekintza onartezinak" aipatu dituzte, "administrazio publikoen baldintzatik hainbat instituziotan parte hartzeagatik dietak kobratzearen bitartez".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena