13:21

Politika

EAJ-PSE ituna

Legebiltzarra fiskalitateaz erabakitzeko gai izatea eskatu du PSEk

Erredakzioa

Ituna ez da 2014ko Aurrekontuak onartzeko "txeke zuria" izango, PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera.

  • Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Artxiboko irudia.

    Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi alderdien arteko negoziazioak zailak izaten ari direnik ukatu du Lopezek: "Hasierako posizio ezberdinetatik abiatu ginen eta pixkanaka hurbildu behar dira jarrerak". "Esaterako, zerga politikan baldintza gisa jarri genuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun sailetako sistema informatikoak konektatzea eta EAJk ez zuen horrelakorik nahi", gaineratu du.

Eusko Legebiltzarrak fiskalitateaz eztabaidatzeko eta erabakitzeko ahalmena izatea nahi du Euskadiko Alderdi Sozialistak, EAJk, ordea, ez omen zuen horrelakorik nahi. "Legebiltzarrak fiskalitatearen gainean eztabaidatu beharko du, proposamenak egin eta beharrezkoak diren neurriak hartu hiru lurraldeetan fiskalitatea berdina izan dadin.

Lopezen esanetan, beste hainbat baldintza jarri dituzte sozialistek akordioa ixteko. Hala ere, iraileko lehen egunetan aurrerapausoak ematea espero du.

Kontuak kontu, ituna ez da 2014ko Aurrekontuak onartzeko "txeke zuria" izango, PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, EH Bilduren jarrera kritikatu du jeltzaleen eta sozialisten balizko itunera batzea zail ikusten duela adierazteagatik. "Ez dakite zertaz hitz egiten ari garen eta dagoeneko ez dutela bat egingo adierazi dute", esan du Lopezek. Akordioa itxi arte itxaroteko eskatu dio EH Bilduri. Behin akordioaren xehetasunak ezagutzen direnean ezin izango omen dio itunari ezetz esan, Lopezen esanetan.

Bestalde, EH Bilduren kudeaketari kritika egin dio Patxi Lopezek, eta"Gipuzkoa geldiarazteagatik" Bilduk zentsura mozioak merezi dituela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena