Politika
09:00etatik aurrea
Erredakzioa
Saio monografikoa Senatuaren aretoan egingo dute, Kongresua obretan dagoelako, eta "hainbat ordu" iraungo du.
Mariano Rajoy. EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak gaur egingo du agerraldia, 'Barcenas auzia'ren inguruan azalpenak emateko eta, saio berean, ekonomiaren egoerari buruz hitz egiteko.
Moncloatik azaldu dutenez, "bizitza publikoaren birsorkuntza" hartuko du hizpide Espaniako Gobernuaren presidentearen hitzaldia.
Kongresuko aretoan koponketa lanetan daudenez, saio monografikoa Senatuan egingo dute. 09:00etan hasiko da, hain zuzen ere.
Jesus Posada Kongresuko presidentearen esanetan, eztabaidak "hainbat ordu" iraungo du.
Rajoyk ez du denbora mugarik izango hitz egiteko. Behe Ganberaren araudiaren arabera, taldeen lehen txanda 10 minutukoa izan behar da, baina Bozeramaileen Batzordearekin adostuta, Posadak 5 minutu gehiago emango dizkie.
Ondoren, bost minutuko beste txanda bat izango dute, Rajoyri erantzuteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa