Politika
Barcenas Auzia
Erredakzioa
Francisco Alvarez-Cascos eta Javier Arenas idazkari ohiek ere deklaratu beharko dute, lekuko gisa. Cospedal ''pozik'' agertu da epaileari egia esan eta ''kalumniei'' erantzuteko aukerarekin.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Pablo Ruz epaileak Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia eta Javier Arenas eta Francisco Alvarez-Cascos idazkari ohiak deitu ditu alderdian izandako ardurengatik deklaratzera, abuztuaren 13a eta 14a bitartean.
Abuztuaren 14an deklaratu beharko du Cospedalek, eta aurreko egunean Alvarez-Cascosek eta Arenasek.
Cospedalek eta Arenasek beren bulegoetan deklaratzeko aukera dute, baina, PPko iturriek iragarri dutenez, aukera horri uko egingo diote eta biak joango dira Auzitegi Nazionalera deklaratzera.
Ruz epailearen ustez "egokiak, baliagarriak eta beharrezkoak" dira hiru lekukotza horiek, ustezko B kontabilitatearekin horietako bakoitzak idazkaritza nagusiaren kargu zirenean bakoitzak izandako ardurak argitzeko.
Alvarez-Cascos eta Arenasen kasuan, instrukzioaren helburutik kanpo gelditzen badira ere, haiek deklaratzera deitu ditu "inkongruentzian ez erortzeko", egun Cospedalek duen kargu bera bete baitzuten biek ere.
Auto horretan ere, epaileak PPko kutxaren langile bat eta Barcenasen ostean lanean aritu den gerentea ere deitu ditu. Epaileak "Barcenesen agirietan" agertzen diren hainbat enpresari ere dokumentazioa eskatu die.
Cospedal, ''pozik''
Maria Dolores de Cospedal, bestalde, ''pozik'' agertu da Justiziarekin kolaboratzeko aukeraren aurrean, eta epaileari ''egia'' esango diola eta ''esaten ari diren gezur eta kalumnia guztiei'' erantzungo diela aurreratu du.
Barcenasen ondasunak bahitu ditu epaileak
Bestalde, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Espainian dituen hainbat kontu eta higiezin bahitzeko agindua eman du Pablo Ruz epaileak. Izan ere, 43,2 milioi euroko berme zibila ordain zezan epaileak ezarritako epea bukatu zaio Barcenasi.
Zehazki hainbat etxebizitza eta garaje bahiketa agindu du epaileak, besteak beste Madrilgo Principe de Vergara kaleko etxebizitza, Peñagrande auzoko etxebizitza, Lleidako etxea eta bi garaje.
Elkarretaratzea Puerta del Solen
Ehunka lagunek Gobernuaren dimisioa eskatu dute Puerta del Solen (Madril), arratsaldean. Barcenas auzia bertan behera uzteko "mugimendu susmagarriak" salatu dituzte elkarretaratzean.
Argazkia: EFE
Izquierda Unidak (IU) eta beste erakunde batzuek deitu dute protesta. Manifestariek Gobernuari eta Alderdi Popularrari "azalpenak" eskatu dizkiete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa