15:05

Politika

EAJrekin ituna

PSE: 'Itunak denen fiskalitatea Parlamentuak erabakitzea jasoko du'

Erredakzioa

Aresek esan duenez, itunak zergaren igoera ekarriko ez luketen neurri fiskalak ditu, baita iruzurraren aurkako plan bat ere, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek koordinatuta.

  • Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria.

    Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak igande honetan azaldu duenez, EAJrekin irailean sinatzea aurreikusi duen akordioak Gasteizeko Parlamentuak Euskadiko "denen" fiskalitatea "eztabaidatzea eta erabakitzea" jasoko du. Erakundeen sarean erreforma sakon bat egitea ere pentsatu dute, erakunde publikoak kentzeko.

EFEri eskainitako elkarrizketan, itunak zergaren igoera ekarriko ez luketen neurri fiskalak ditu, baita iruzurraren aurkako plan bat ere, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek koordinatuta.  Ekonomia berpizteko programa bat ere hartzen du, enplegua sortzeko eta egonkortasuna emateko asmoz.

Ekainean irekitako elkarrizketan oraindik ixteko hainbat puntu dauden arren, Aresek adierazi du "aurrerapen eta gerturatze asko" izan direla, herrialdeko paktu handi bat sinatzeko baikorragoak izatea ahalbidetuz bi alderdien artean, udatik itzultzean.

PSE-EEko koordinatzaileak argi utzi du akordioaren pilaretako bat Parlamentua (orain arte zerga materian ez du eskumenik izan) denen politika fiskalaren oinarri batzuk jartzera pasatzea izango dela, ondoren, batzarretan garapena egiteko.

Pauso horrek Aldundien eta Batzar Orokorren esklusibotasuna haustea eragingo luke lurraldeei eta herritarrei dagokien fiskalitatea diseinatzeko eta onartzeko orduan.

"EAJrekin dugun akordioak Parlamentuak denen fiskalitatea eztabaidatzea eta erabakitzea jasoko du", nabarmendu du Aresek.

           

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena