18:12

Politika

Bakerako lantaldea

EH Bildu, EAJrekin bakarrik jarraitzeko prest bakerako lantaldean

Erredakzioa

PSE-EEk “bere irteera justifikatu nahi” duela uste du jarrera inboluzionista batean, orain “guztiaz” hitz egitea posible dela esan ostean.

  • Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE

    Hasier Arraiz Sortuko presidentea eta EH Bilduko legebiltzarkidea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak PSE-EEk bakerako lantaldetik "irteera justifikatu nahi" duela uste du, eta koalizioa EAJrekin bakarrik jarraitzeko prest dagoela azaldu du, irailean sozialistek euren burua kanpoan ustea erabakiz gero.

PSE-EE jarrera "inboluzionista" batean dagoela nabarmendu ostean, esan du alderdiak jakinarazi diola ETAren aldetik jarduerarik ez balitz, "guztiaz" hitz egin zitekeela, baina, geroago, hala izan ez dela erakutsi duela gaineratu du.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean, Arraizek esan du Egiaren Batzordea sortzea eskatzeak Bakerako lantalderako edukia ematean zehaztuko dela, eta, bertan, Iñigo Urkullu lehendakariaren dokumentuaren "gabezia handiei" irtenbidea ematen saiatuko direla, "nahitako ahazteak eta zokoratutako sufrimendua" argitara irteteko helburuz.

Sortuko buruak "biktima guztien" aintzatespenaren "garrantzia" azpimarratu du, eta, "horren larria den gai batean" eta "horrenbeste min sortzen" duenean, EAJk asteazkenean Bizkaiko Aldundian ekitaldia bat antolatzea deitoratu du; EAJk "bere burua saritu" zuela esan du, eta kaltetuak bertan bildu zituela "txalotzeko".

Hasier Arraizen hitzetan, bakerako lantaldearen (irailean bilduko da) etorkizunera begira duen jarrera “positiboa, elkarrizketarako irekia eta proaktiboa” izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena