09:01

Politika

Barcenas auzia

Rajoy abuztuaren 1ean agertuko da Kongresuan

Erredakzioa

Gobernuak egoera politiko eta ekonomikoari buruz hitz egiteko agerraldia egitea eskatu zuen atzo, eta Barcenas auziari buruzko bere bertsioa ere azalduko du Rajoyk agerraldian.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea abuztuaren 1ean agertuko da Kongresuan, egoera politiko eta ekonomikoari buruz hitz egiteko. Horrekin batera, Barcenas auziari buruz ere arituko da, goizeko bederatzietatik aurrera, Jesus Posada Beheko Ganberako presidenteak baieztatu duenez.

Posadak gogora ekarri duenez, osoko bilkura Senatuan egin beharko dute, Kongresua obretan baitago.

Agerraldiaren formatua presidenteak Europako Kontseiluaren bileren ondorioak azaltzeko egiten dituenetakoa bezalakoa izango da: gobernuburuak hitz egingo du, oposizioko taldeek erantzungo diote, presidenteak bigarren txanda izango du, bozeramaileek berriz erantzungo dute eta Rajoyk azken erantzuna emango du.

Formatu horrekin, litekeena da eztabaidak goiz osoa irautea. Rajoyk hartzen duen denboraren araberakoa izango da iraupen hori, bere txandek ez baitute denbora mugarik.

Gobernuak egoera politiko eta ekonomikoari buruz hitz egiteko agerraldia egitea eskatu zuen atzo, eta Barcenas auziari buruzko bere bertsioa ere azalduko du Rajoyk agerraldian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena