Politika
Gipuzkoako zaborra
Erredakzioa
Ofizioz, ikerketa abiatuko du Donostiako Zubieta auzoan egitekoa den errausketa-instalazioa eraikitzeko obrak gelditu izanak sor ditzakeen arazo ekonomikoen harira.
Juan Calparsoro EAEko fiskal gorena. Argazkia: EFE.
Gipuzkoako Zaborren Partzuergoak (GHK) Donostiako Zubieta auzoan errausketa-instalazioa eraikitzeko obrak geldiarazi zituen joan den ostiralean, "proiektu horrek ez duelako Eusko Jaurlaritzak exijitzen duen ingurumen-araudia betetzen".
Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak gaur jakinarazi duenez, Ministerio Publikoak gelditze horrek sor ditzakeen arazo ekonomikoak aztertzeko ikerketa bat abiatuko du, "sortu den desfasea zein izan den jakiteko, aurre-epaiketarik gabe eta errua inori bota barik".
Calparsororen arabera, izapide horren bidez, horrelako operazio batean sor daitezkeen "gastuetan eta kosteetan edonolako erantzukizun legalik" dagoen zehaztu nahi dute, "kostua herritarrek ordaintzen dutelako", eta, horregatik, guztia "aztertu" behar da.
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak, bestalde, Fiskaltzak hartutako erabakiaren aurrean erakunde forala "guztiz lasai" dagoela adierazi du, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
Bildukoak azaldu duenez, Calparsorok iragarritako izapidearen bidez, prebarikazio deliturik egon den edo ez zehazteko aukera egongo da, hau da, "autoritate batek edo funtzionario publiko batek erabaki administratibo bat abiatzea, nahiz eta injustua dela jakingo dugu", eta "ez da horrelakorik gertatu egungo Gipuzkoako Zaborren Partzuergoari dagokionez".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa