Politika
Erreforma fiskala
Erredakzioa
Idoia Mendiak ere negoziazioak bide onetik doazela onartu du, baina EAJ-PSE akordioa hilabete honetan itxiko dutela gehiegi esatea dela ohartarazi du.
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzarrek esan duenez, fiskalitatearen erreformari buruz EAJren eta PSEren arteko negoziazioak "asko aurreratu dira", eta akordio hori itxiz gero, "aurrekontuen gainean ere adostasun batera iristea izango litzateke logikoena".
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan, fiskalitateari buruzko akordioa uztailean formalizatu dezaketela adierazi du. "Hori da gure helburua", erantsi du.
Idoia Mendiak ere onartu du negoziazioa bide onetik doala, baina hitzarmena hilabete honetan bertan sinatu dezaketela esatea gehiegizkoa dela ohartarazi du.
Mendiaren esanetan, akordioa sinatu aurretik hiru gai definitu behar dituztela azpimarratu du: "zergen azken argazkia zehaztea, iruzurrari aurre egiteko neurriak erabakitzea eta fiskalitate gaietan diputazioen eta legebiltzarraren arteko harremana argitzea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa