15:56

Politika

Gipuzkoa

Bidegiren fondoekin gainsoldatak ordaindu zituztela salatu du Bilduk

Erredakzioa

Kutxa batean 117.000 euroko fakturak aurkitu dituzte, eta horietatik 28.000 ez daude justifikatuta.

  • Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua. Argazkia: EITB.

    Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak salatu duenez, Bidegi elkarte publikoaren aurreko gestoreek, EAJkoak, fondo publikoak erabili zituzten gainsoldatak, opariak eta gastu pertsonalak ordaintzeko.

Ugarte Batzar Nagusietan agertu da gaur, Katty Nevado Bidegiko zuzendariarekin batera,  2007 eta 2011 artean "Beste gastu batzuk" atalean sartutako fakturen nondik norakoak azaltzeko. Aipatu dokumentuak "kaxa batean" aurkitu zituzten, EAJri eskatu eta biharamunean.

Kutxa horretan 117.000 euroko fakturak aurkitu dituzte, eta horietatik 28.000 ez daude justifikatuta, Ugarteren esanetan. Bidegiko langile batek hilero zenbateko finko bat kobratzen zuela adierazten dute atal horretan bildutako faktura horiek, eta Borja Jauregi zuzendari ohiak ere diru kopuru finkoa kobratu omen zuen hilero, hainbat joan-etorriren aitzakian.

Halaber, dokumentuen artean hainbat opariren fakturak aurkitu dituzte, umetxoen arropak eta luxuzko zapiak ordainduta jasotakoak, esaterako. Bestalde, lau iPad erosi zituztela ziurtatu dute, baina gaur egun ez dago horien arrastorik Bidegin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena