17:50

Politika

PSC-k sortutako polemika

EH Bilduk subiranotasunaren alde egiteko eskatu dio Urkulluri

Erredakzioa

"Subiranotasunaren basora begira ezazu, Kontzertu Ekonomikoaren zuhaitzera baino gehiago", esan dio koalizio abertzaleak lehendakariari.

  • EH Bilduko ordezkariak, artxiboko irudi batean. EiTB

    EH Bilduko ordezkariak, artxiboko irudi batean. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rafa Larreina EH Bilduko kide eta Amaiurreko diputatuak "subiranotasunari" begiratzea eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

"Subiranotasunaren basora begira ezazu, Kontzertu Ekonomikoaren zuhaitzera baino gehiago", esan dio, PSCk EAEko Kontzertua eta Nafarroako Ituna indargabetzea eskatu eta gero azken egunetan piztutako polemikaren harira.

Larreinak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, EH Bilduko beste hainbat ordezkarirekin batera.

Horren esanetan, Euskal Herria eta Katalunia erabakitzeko eskubidearen defentsan batuta daude, eta "polemika antzuak" sortuz, Estatuak autodeterminazio prozesuak "baldintzatu eta birrindu" nahi dituela salatu du.

Horren aurrean, Kontzertua eta Ituna defendatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, baina, horrez gain, "subiranotasunaren bidean pausoak emateko" deia ere egin die. Izan ere, "PPk eta PSOEk prozesua blokeatu asmo dute", ohartarazi duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena