13:37

Politika

Euskal Iheslarien Kolektiboa

Iheslari guztien etxeratzea lortzeko laguntza eskatu dute Biarritzen

Erredakzioa

Euskal gizarteari eta botere publikoari dagokie iheslarien oinarrizko eskubideak eta bizitza duina bermatzeko neurriak hartzea, kolektiboaren arabera.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iheslarien duintasuna bermatzeko neurriak eta guztien etxeratzea lortzeko laguntza eskatu du Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK), larunbat honetan, Biarritzen. Halaber, bake prozesuan parte hartzeko asmoa agertu du kolektiboak.

Biarritzeko Irati aretoan egindako ekitaldian adierazpen bat irakurri dute, eta hiru oinarri zehaztu dituzte: giza eskubideen errespetua, egia ezagutzeko eskubidea eta salbuespen egoeren amaiera.

Ekitaldia atzerapenarekin hasi da. 11:30ean hastekoa zen, baina Hego Euskal Herritik zihoazenak berandu iritsi dira Biarritzera, Guardia Zibilaren kontrolak tarteko.

3.000 lagun inguruk parte hartu dute ekitaldian, eta bertan izan dira ehun bat euskal iheslari ere. Euskal Iheslarien Kolektiboko mintzakide taldeko Jon Garmendiak eta Lourdes Mendinuetak manifestu bat irakurri dute.

Azaldu dutenez, "Euskal iheslari guztiak Euskal Herrira itzultzeko garaia da". Halaber, artxibatuta beharko luketen prozesu judizialak bertan behera uzteko eta tortura bidezko deklarazioetan oinarrituta dauden prozedurak indargabetzeko eskatu dute.

Euskal gizarteari eta botere publikoari dagokie iheslarien oinarrizko eskubideak eta bizitza duina bermatzeko neurriak hartzea, kolektiboaren arabera.

Gaixo dauden iheslarien zerrenda osatzea eta haien egoera konpontzeko neurriak aztertzea, " iheslarien duintasuna ziurtatzeko neurriak" hartzea eta iheslari guztien etxeratzean laguntzea proposatu du Euskal Iheslarien Kolektiboak.

Aieteko Akordioko bigarren puntuan irakur daitekeena nabarmendu dute, Estatuek hitz egin behar dutela ETArekin, alegia. Iheslariek bestalde, herriarekin, alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin hitz egin nahi dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena