21:50

Politika

Zenbatekoa gorantz doa

Suitzan 47 milioi euro bildu zituen Luis Barcenasek

Erredakzioa

Genevako Lombard Odier bankuan beste 25 milioi euro zituela zabaldu da gaur, Dresdner Bank erakundean zituen 22 milioiekin batera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suitzan 47 milioi euro bildu zituen Luis Barcenas PPko diruzain ohiak 2007an . Gaur zabaldu denez, Genevako Lombard Odier bankuan beste 25 milioi euro zituen, lehendik ezagunak ziren Dresdner Bank erakundeko 22 milioi euroekin batera.

Hala biltzen da Suitzako agintariek Gurtel auzia ikertzen duen Ruz epaileari helarazitako erreguzko gutun batean. Informazio horrek ez du bat egiten joan den otsailaren 25ean Barcenasek berak epaile aurrean emandako zenbatekoarekin. Izan ere, Suitzako kontuetan guztira 38 milioi euro zituela deklaratu zuen PPko diruzain ohiak epaile aurrean.

Ostiral honetan kaleratutako auto batean, Lombard Odier bankuko hiru kontu berriren inguruko informazio gehiago eskatu die Ruz epaileak Suitzako agintariei. Kontu horietako bat Rosalia Iglesias Barcenasen emaztearen izenenan egongo litzatake.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena