13:55

Politika

Ekitaldia Bilboko Alondegian

Azkuna berriz agertu da jendaurrean, Alkateen Foroan, gurpil-aulkian

Erredakzioa

Bilboko alkatea ezustean agertu da. Maiatzaren 6an ebakuntza egin zioten, eta ia bi astez ospitaleratuta egon da.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ezustean agertu da gaur berriz jendaurrean, Alkateen Nazioarteko Foroan, maiatzaren 6an ebakuntza egin eta gero.

Azkuna gurpil-aulkian agertu da Alondegian, eta, bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta beste hainbat agintarik harrera adeitsua egin diote.

Alkatea ospitaleratu egin zuten ekainaren 1ean, ondoezik sentitu eta gero. Bertan, 10 egun eman ditu.

Aldez aurretik, maiatzaren 5ean ere ospitaleratu zuten, hurrengo egunean ebakuntza bat egiteko. Maiatzaren 28an atera zen Basurtuko Ospitaletik.

Ebakuntza "iraganean egindako beste tratamendu batzuen aztarnak zuzentzeko" egin zioten, eta ez zuen loturarik 2003. urtean atzeman zioten minbiziarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Iñaki Azkuna

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena