17:35

Politika

Izendapena

Aintzane Ezenarro Jaurlaritzaren Bakegintza idazkaritzan arituko da

Erredakzioa

Orain urtebete, Aralarreko zuzendaritzak Ezenarro alderditik botatzea erabaki zuen, Eusko Legebiltzarrean bakegintza ponentziaren alde egiteagatik.

  • Aintzane Ezenarro. EiTB.

    Aintzane Ezenarro. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aintzane Ezenarro “datozen asteetan” hasiko da lanean Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Elkarbizitza idazkaritzan, gaur Urkulluren Gobernuak jakinarazi duenez. Hezkuntza alorrean aholkulari lanak egingo ditu Ezenarrok.

Orain urtebete, Aralarreko zuzendaritzak Ezenarro alderditik botatzea erabaki zuen, Eusko Legebiltzarrean bakegintza ponentziaren alde egiteagatik. Ezenarrorekin batera, Oxel Erostarbe eta Mikel Basabe ere bota zituen. Aralarrek ponentzia sortzearen aurka egin zuen, ezker abertzaleak Legebiltzarrean ordezkaritzarik ez zeukalako.

Ezenarroren izendapena zuzenean egingo dute. Bihar bertan, Iñigo Urkullu lehendakariak Bakegintza Plana aurkeztuko du, Lehendakaritzan. Egun bat beranduago, Jonan Fernandezek dokumentua hainbat elkarte eta eragileri aurkeztuko die.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena