14:08

Politika

Bilboko PSE-EEren Biltzarra

Ez dela EAJrekin akordio 'ilunetara' iritsiko esan du PSE-EEk

Erredakzioa

Jose Antonio Pastorrek nabarmendu duenez, "Euskadik behar duen akordioa lortzeko dena jarriko dugu". Bestalde, Joaquin Colmenero hautatu dute berriro Bilboko sozialisten buru.

  • Jose Antonio Pastor eta Joaquin Colmenero. EFE

    Jose Antonio Pastor eta Joaquin Colmenero. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sozialistek ez dutela EAJrekin "itxitako bulegoetan akordio ilunak" egingo nabarmendu du Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak eta bi alderdiek lor ditzaketen akordioek Legebiltzarreko babesa "izan beharko dutela" adierazi du.

Bilboko PSE-EEren IV. Biltzarraren amaiera ekitaldian hitz egin du Pastorrek eta "EAJ PSE-EErekin sustatzeko prest dirudien akordioa lortzeko" alderdiak "bere esku dagoen guzia" jarriko duela azaldu du.

EAJk eta PSE-EEk adostutako lau lantaldeetako kideak izendatu dituzte jada, fiskalitatearen, egoera ekonomikoaren eta langabeziaren, erakundeen erreformaren eta politika eta zerbitzu publikoen inguruan akordioak lortzeko.

Legebiltzarrean gutxiengoa duela konturatzeko EAJk "hilabeteak behar izan dituela" kritikatu du buruzagi sozialistak.

Zuzendaritza berria

Biltzarrean, Bilboko sozialisten zuzendaritza berritu dute. Joaquin Colmenero hautatu dute berriro Bilboko sozialisten buru, botoen % 95 eskuratuta.

Colmenerok azpimarratu duenez, Bilboko PSE-EEren "erronka handia" 2015. urteko udal hauteskundeak izango dira eta EAJri "sozialistek proposatutako ideiak hartzea" leporatu dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena