Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
Akordioak lortuz gero, horiek ondoren "erakundeetan islatuko" direla azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EiTB
PSE-EErekin akordioak lortzeko itxaropentsu agertu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Jaurlaritzak "hitz egiteko prest" eta "herrialdeko akordioak lortzeko prest" dagoen "solaskidea" aurkitu duela adierazi du Erkorekak eta "zuhurtziaz eta seriotasunez" lanean ari direla nabarmendu du.
Bilera horietan akordioak lortuko diren "itxaropena eta konfiantza" agertu ditu Erkorekak eta akordioak lortuz gero, horiek "erakundeetan isla ukaezina" izango dutela azpimarratu du.
"Ondoren erakundeetara eraman beharko da, dagokion erakundera, Batzar Nagusietara edota Legebiltzarrera", esan du.
"Otegiren inguruko erabakia guztion kalterako da"
Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak babes helegitea ebatzi artean Arnaldo Otegi espetxean mantentzeko erabakia "guztion kalterako" dela iritzi dio Erkorekak.
Erkorekaren ustez, ebazpenak "gertatzen ari denaren irudi nahasia" islatzen du eta "politikariek eta botere judizialak bete beharko luketen egitekoaren inguruko okerreko sentsazioa".
"Honek ez dio inori laguntzen", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa