Politika
CAN auzia
Erredakzioa
Epaileak auzia Auzitegi Gorenera eraman beharko litzakeen ala ez galdetu die aldeei.
Yolanda Barcina. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Maria Paz Benito Iruñeko 3 zenbakiko instrukzio epaitegiko epaileak "ezinbestekotzat" jo du Barcinak inputatu gisa deklaratzea. Era honetan, epaileak aldeei galdetu die Nafarroako Kutxako auzia Gorenera eraman beharko litzatekeen, Yolanda Barcinaren foru erregimena kontuan hartuta.
Epailearen iritziz, orain arte ikertutakoaren arabera, "ustez kargudunak erostearen delitu bat egin izanaren zantzuak daude". Hori dela eta, "Yolanda Barcina Angulo inputatu gisa deklaratzea ezinbestekoa da". Hala ere, helegitea jar dakioke.
Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez, epaileak Enrique Maya Iruñeko alkateak eskatutako auziaren artxibatzea baztertu du.
Maria Paz Benito da Nafarroako Kutxako dieta bikoitzen eta hirukoitzen polemika ikertzen ari den epailea. Auzi honetan, dagoeneko, Miguel Sanz Nafarroako presidente ohia, Alvaro Miranda Ekonomia sailburu ohia, Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Enrique Goñi CANeko zuzendari ohia inputatu ditu.
Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzordearen egun berean elkarren segidako bileretara joategatik jasotako dietengatik inputatu ditu epaileak.
Sanzekin, Mirandarekin eta Mayarekin batera, Yolanda Barcina Gobernuko presidentea zen Batzorde Iraunkorreko kidea, baina forupekoa denez, Gorenak soilik inputa dezake.
Sanz, Maya eta Miranda UPN alderdiko buruzagiak dira eta dagoeneko inputatu gisa deklaratu dute epailearen aurrean. Halaber, jasotako dietak itzuli dituzte dagoeneko.
Deklaratzen azkena, Enrique Goñi izan zen. Maiatzaren 28an pasatu zen epailearen aurretik, eta auzia artxibatzeko eskatuko zuela iragarri zuen, "dena legezkoa izan zela" argudiatuta.
Iruñeko alkateak ere abokatuen bidez inputazioa kentzeko eskatu zuen, baita auzia artxibatzeko ere. Fiskaltza eskaera horren alde azaldu zen, baina epaileak "momentuz" baztertu egin du.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa