08:26

Politika

Astelehenetik aurrera

EAJk eta PSEk 'herrialde mailako akordio zabalak' negoziatuko dituzte

Erredakzioa

Jeltzaleen eta sozialisten arabera, 'negoziazio zabala' izango da, 'maila politiko altukoa'.

0:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ eta PSE-EE ekonomia arloko "herrialde mailako akordio zabalak" negoziatzen hasiko dira datorren astelehenean, erreforma fiskalaren eta iruzurraren kontrako politiken inguruan jeltzaleek abiatu zuten bilera-sortatik harago.

Jeltzaleen eta sozialisten arabera, "negoziazio zabala" izango da, "maila politiko altukoa".

Ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko politikak, erakundeen eta elkarte publikoen erreforma, zerbitzu publikoen iraunkortasunarekiko konpromisoa, erreforma fislaka eta iruzurraren kontrako borroka izango omen dituzte hizpide negoziazioetan.

Lehenengo bilera Eusko Legebiltzarrean izango da, eta EAJren ordezkariak Joseba Aurrekoetxea, Joseba Egibar, Pilar Garcia de Salazar eta Koldo Mediavilla EBBko kideak izango dira.

PSE-EEk, berriz, Rodolfo Ares, Idoia Mendia eta Antonio Pastor, Txarli Prieto eta Iñaki Arriola EAEko hiru lurraldeetako buruak eramango ditu.

Andoni Ortuzar (EAJ) eta Patxi Lopez (PSE-EE) alderdien buruzagi gorenak, beraz, ez dira bileran egongo.

Legegintzaldia hasi zenetik, 2012ko azarotik, jeltzaleak eta sozialistak "herrialde mailako akordioak" lortzeko prest agertu dira, baina, aldi berean, kritika gogorrak egin dizkiote elkarri.

EAJren eta PSE-EEren artean zegoen "gatazka giroa" aldatzen hasi zen maiatzaren 21ean. Iñigo Urkullu lehendakaria alderdi politiko guztiekin elkartu zen eta lau "akordio zabal" proposatu zituen, hain zuzen ere, sozialistek proposatu zituzten berdinak.

Bileraren ostean, "garai berri bat" ireki zela adierazi zuen Urkulluk, eta sozialistek jarrera aldaketa bat antzeman zuten jeltzaleengan.

Gehiengoa Legebiltzarrean

EAJk gutxiengoan agintzen du EAEn, 75 legebiltzarkideetako 27 baititu, eta dagoeneko Aurrekontuak baztertu behar izan dituzte babes faltagatik.

"Herrialde mailako akordio zabalak" Aurrekontuak eta egitasmo ekonomikoak aurrera ateratzea ahalbidetuko lioke Jaurlaritzari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena