Politika
Lehenengo prentsaurrekoa
Erredakzioa
Arantza Quirogak PPrekin itunak bilatzeko deia egin die jeltzaleei eta sozialistei, krisi ekonomikoa behin behineko "adabakirik" gabe gainditu ahal izateko.
Albisteak (2)
Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak EAJri eta PSE-EEri "epe motzerako duten estrategia" alde batera utzi eta PPrekin akordioa adosteko eskatu die krisi ekonomikoari behin behineko "adabakirik" jarri gabe aurre egiteko.
Quirogak lehen prentsaurrekoa eskaini du gaur, EAEko PPko presidente denetik. Horretan, Antonio Basagoitik hasitako lana jarraituko duela esan du. Agerraldian, EAEko PPko zuzendaritzako kide guztiak izan dira.
Eskari zuzena egin die EAJri eta PSE-EEri, epe laburrerako estrategia bertan behera utz dezaten eta, popularrekin batera, "itunak eta adostasunak bilatzeko politika gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa2 dela erakus dezaten, "egungo egoerari adabakirik jarri gabe etorkizunera begiratu" daitekeelako.
Quirogak "ideiarik gabeko lidergo aspergarria" izatea egotzi dio Iñigo Urkullu lehendakariari, eta politika ekonomiko bat aurkezteko deia egin dio. Izan ere, "ez da diagnosiak partekatzeko unea". Buruzagi popularrak iragarri duenez, Jaurlaritzak ekimenak aurkeztu ezean, PPk egingo du.
Bestalde, PPk Eusko Legebiltzarreko Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean ez duela parte hartuko berretsi du Quirogak, lantalde horretan "presoen egoera" eta "Espainiako Gobernuak ETArekin negoziatu" behar duela jorratzen bada.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa