Politika
Lokarri
Eriz Lotina
Euskal gizartea "bake prozesuaren protagonista" izan behar dela errepikatu du Lokarriko koordinatzaileak. Riosen arabera, eragile bakoitzak "bake prozesua indartzeko proposamenak egin behar ditu".
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. EFE
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea "pozik" agertu da Foro Sozialaren emaitzarekin, eta ekimenak bake prozesuaren eztabaidak "lur hartzea" lortu duela ziurtatu du.
Rios Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan elkarrizketatu dute. Lokarriko ordezkariak azaldu duenez, eragile bakoitzak "bake prozesua indartzeko proposamenak egin behar ditu orain".
"Foro Sozialaren gomendio guztiak onartzea ez diegu eskatzen", erantsi du Lokarriko koordinatzaileak. Gainera, testua "beste ekimen batzuekin bateragarria da, noski", ziurtatu du.
Batzuen erantzunak eta jarrerak kritikatu ditu Riosek: "Historia amaieratik idatzi nahi dutela ematen du". Bestalde, "Lokarrik, Bake Bideak eta Foro Sozialak ez dute konponbidearen giltza", adierazi du.
Euskal gizartea "bake prozesuaren protagonista" izan behar dela errepikatu du Lokarriko koordinatzaileak. Zentzu horretan, gobernu ezberdinek, alderdi politikoek, presoek eta gizarte-eragileek "euskal gizarteak eskatzen dienari begiratu behar diote", esan du.
Riosen ahotan, "2009. urtean baino askoz hobeto gaude, nahiz eta mezu zoritxar-igarleak entzun".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa