14:44

Politika

Foro Soziala

PSEk 'berritasunen bat' nabaritu du Foro Sozialaren gomendioetan

Erredakzioa

Dena den, Rodolfo Aresen iritziz, Foro Sozialaren txostena "ez da nahikoa" ETAren desegitea ez duelako eskatzen.

  • Rodolfo Ares. Argazkia: EiTB

    Rodolfo Ares. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodolfo Ares PSE-EEren exekutiboko koordinatzailearen arabera, Foro Sozialak egindako 12 gomendioetan bada ezker abertzalearen jarrera-aldaketa islatzen duen "berritasunik".

Hala, horren ustez, txostenean "azkenean ez dela amnistiarik ez soluzio kolektiborik egongo" onartzen da, eta presoei "banakako irtenbideei" heltzeko, "eragindako mina aitortzeko eta gizarteratzea ahalbidetuko dien bidea egiteko" deia egiten zaiela nabarmendu du.

Dena den, Aresen iritziz, Foro Sozialak aurkeztutako gomendioak "enkarguz egindakoak" dira, "EH Bilduk edo Sortuk" bultzatutakoak, eta hortaz, "eurei dagokie planteatzen diren gauzak aurrera ateratzen ahalegintzea" eta "ETAri bete dezala exijitzea", esan du.

Edonola ere, Rodolfo Aresen iritziz, Foro Sozialaren txostena "ez da nahikoa" ETAren desegitea ez duelako eskatzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena