Politika
Bilera sorta
Erredakzioa
EAJk binakako bilerak onartu izana eta gaien zerrendan ekonomiaren suspertzea, zerbitzu publikoen jasangarritasuna edota zerga erreforma sartu izana "aurrerapauso bat" da, Aresen ustez.
Rodolfo Ares eta Idoia Mendia. Argazkia: EiTB
EAJren jarreran "herrialdeko akordio handietara" heltzeko "aurrerapauso bat" ikusi duela adierazi du PSE-EEk. Sozialistek, halaber, jeltzaleekin izango dituzten elkarrizketetarako batzorde negoziatzailea izendatu dute.
Rodolfo Ares, PSE-EEren batzorde exekutiboko koordinatzaileak, Bilbon emandako prentsaurreko batean adierazi duenez, EAJk binakako bilerak onartu izana eta gaien zerrendan ekonomiaren suspertzea, zerbitzu publikoen jasangarritasuna, erreforma instituzionala, iruzur fiskalaren kontrako plana eta zerga erreforma sartu izana "aurrerapauso bat" da jeltzaleen jarreran.
"Hiru urte berandu etorri arren, EAJk eta Urkullu lehendakariak Alderdi Sozialistak aspalditik planteatzen dituen herrialdeko akordio handiak jarri ditu mahai gainean, eta arrazoi genuela frogatu da", esan du.
Aresek adierazi duenez, haren alderdiak lau puntu horien gaineko "akordio globalak" bakarril onartuko ditu, "elkarren artean lotuta" daudelako.
EAJrekin jardungo duen PSE-EEren batzorde negoziatzailea Rodolfo Aresek, Idoia Mendiak eta EAEko hiru lurraldeetako idazkariek (Jose Antonio Pastor, Iñaki Arriola eta Txarli Prieto) osatuta egongo da. Hala, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, "beharrezkoa denean soilik" parte hartuko du bertan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa