22:37

Politika

Polemikaren ondoren

Aznar: 'Ez nago inoren kontra. Espainiarrekin nago'

Erredakzioa

Biografia bilduma bat aurkeztu du FAES Fundazioak Kongresuan. Ekitaldian, ez da Gobernuko kiderik egon.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak argi utzi nahi izan du ez dagoela ''inoren kontra''. ''Espainiarrekin nago. Ez inor baino gehiago, baina bai besteak bezain beste''', azpimarratu du Aznarrek, joan den astean Mariano Rajoyren Gobernuari egindako kritikek hautsak harrotu ondoren. Presidente ohiak, baina, ez du zuzenean aipatu elkarrizketak piztutako polemika.

Diputatuen Kongresuan egin ditu adierazpenak, FAES Fundazioak kaleratutako biografia bildumaren aurkezpenean. Gobernuko kiderik ez da egon ekitaldi horretan.

Joan den asteko polemikaren ondoren, Rajoyren Gobernuak 2011ko azaroko hauteskundeetan eskuratutako legitimitatea defendatu du Aznarrek. Presidente ohiaren hitzetan, espainiarrek ''batasunaren, erreformaren eta Espainiaren modernizazioaren aldeko zalantzarik gabeko agindua'' eman zioten Rajoyri.

"Agindu argia da, eta, horregatik, erreformarik ez egiteak ekarriko lukeen kostua onartezina da'', gaineratu du. Hala, ''arrakastaren norabidea berreskuratzeko asmoarekin bat egiten duen gehiengo politiko eta soziala'' dagoela uste du Aznarrek.

Sistema politikoa berritzearen alde

Egoerari buelta emateko, Trantsizioaren ondorioz jaiotako sistema politikoa berritzearen alde agertu da Aznar, baina ''Espainia adiskidetu, libre eta oparoa'' ahalbidetu zuen legatua albo batera utzi gabe.

"Erreforma egitea ez da kontra egitea. Justu kontrakoa da. Erreforma egitea onartzea da. Zerbaitek denboran aurrera egitea nahi izatea da, eta denboran aurrera egin dezan egin behar dena egitea'', gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena