Politika
Nazioarteko Harreman Taldea
Erredakzioa
Azaldu dutenez, datozen egunetan eskaerak zehaztuko dituzte eta prozeduraren berri emango dute.
Brian Currin. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen Nazioarteko Harreman Taldeak EPPK-ko (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) bitartekari taldearekin bilera egitea eskatuko du. Azaldu dutenez, datozen egunetan emango dituzte prozeduraren gaineko xehetasunak, eta orduan zehaztuko dituzte eskaerak ere.
Ostegun honetan bilera egin zuten Nazioarteko Harreman Taldeak eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldeak.
Nazioarteko Harreman Taldearen aldetik, Brian Currin, Alberto Spektorowski, Pierre Hazan eta Raymond Kendall izan ziren bileran, eta EPPK-ren izenean Oier Gonzalez, Arantza Zulueta eta Mitxel Sarasketa kideek parte hartu zuten.
"Bi aldeek nabarmendu dutenez, beharrezkoa da formula berriak aurkitzea prozesuak bizi duen blokeo egoera gainditzeko", adierazi dute EPPK-ko ordezkariek.
Foro sozialaren garrantzia nabarmendu eta estatuen kartzela-politika salatu du kolektiboak. Horren ustez, dispertsio politika oztopo handia da, eta, hori gainditzeko, arduraz jokatzeko eskatu du.
Bestalde, Nazioarteko Harreman Taldeak prozesua bultzatzearen gainean egindako hausnarketa eta EPPK-k orain arte izandako ibilbidea azpimarratu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa