14:24

Politika

Lehendakariarekin bilera

EH Bilduk 'zehaztasun' handiagoa eskatu dio Urkulluri

Erredakzioa

Maribi Ugartebururen ustez, gizartearen "larrialdi-egoerak" politika "hizki handiz" egitea eskatzen du, Madrilgo Gobernuaren "inposaketen" aurrean erabakiak hartzeko.

  • Maribi Ugarteburu, EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

    Maribi Ugarteburu, EH Bilduko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk proposamen "sakonak eta zehatzak" eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari eta gizartearen "larrialdi-egoerak" politika "hizki handiz" egitea eskatzen duela azpimarratu du, Madrilgo Gobernuaren "inposaketen" aurrean erabakiak hartzeko.

Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideak, Unai Ziarreta EAko kidearekin batera eman duen prentsaurrekoan, Iñigo Urkulluk alderdiekin izandako bileraren inguruko balorazioa egin du.

EH Bilduk bilerara jarrera "konstruktiboa" eraman zuela ziurtatu du Ugarteburuk eta bilera egin izana soilik "ona" dela adierazi du, baina, batzar hori "berandu" egin dela azpimarratu du. "EAJk bost hilabete galdu ditu harrokerian murgilduta", azaldu du.

Halaber, Jaurlaritzak "alderdiekin bakarrik ez" sindikatu eta gizarte eragile guztiekin hitz egin behar duela nabarmendu dute koalizioko kideek, eta Jaurlaritzari mahai gainean proposamen "zehatzak eta sakonak" jartzeko eskatu diote eta ez "ibilbide gutxiko partxeak".

Hala, Ugarteburuk erreforma fiskal "sakon" baten eta enplegua sustatuko duten inbertsioen aldeko apustua egin du, eta EAEn 160.000 pertsona baino gehiago langabezian daudela ekarri du gogora.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena