10:23

Politika

Elkarrizketa

Garitano: 'Proposamenik gabe, zaila da Urkullurekin akordioa egitea'

Manu Gimenez/eitb.com

Gipuzkoako ahaldun nagusiak salatu duenez, lehendakariak ez zuen "proposamen zehatzik" egin atzoko bileran, eta "proposamen ezean oinarritzen da akordio eza".

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak berretsi egin du, EH Bilduk egin zuen moduan, lehendakariak eta alderdiek atzo egin zuten bileran ez zela akordiorik lortu; izan ere, "zaila da akordioa egotea proposamenik gabe".

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, lehendakariak ez zuen "proposamen zehatzik" egin atzoko bileran, eta "proposamen ezean oinarritzen da akordio eza".

Iruzur fiskala

Iruzur fiskalaren kontra Jaurlaritzak egin nahi duen itunari dagokionez, Garitanok "ulertezin" jo du Bizkaiko eta Arabako aldundiak "hiru ogasunak online, modu zehaztu batean, informazio fiskal guztia trukatzearen kontra egotea".

Haren esanetan, horrek agerian uzten du "gardentasunaren aurkako neurriak" proposatzen dituztela, eta "borondate politikoa" falta zaiela. "Ezin da EAJren jarrera ulertu. Informazioa trukatuta asko aurreratuko litzateke iruzurraren kontrako borrokan", azpimarratu agintari abertzaleak.

Zerga-erreforma

Fiskalitatearekin jarraituta, ekainerako "espero" du Gipuzkoako ahaldun nagusiak gainerako alderdiekin zerga-erreforma adostea. Baina gainerako alderdien proposamenarekin bat egiten ez badu, Gipuzkoak "bere bidea" hartuko lukeela iragarri du: "Gipuzkoarrentzat onena dela uste dugu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena