13:18

Politika

Bilera Lehendakaritzan

Buruzagi politikoei 'jarrera konstruktiboa' eskatu die Erkorekak

Erredakzioa

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak esan du Jaurlaritzaren eta hiru Foru Aldundien arteko bilera “positiboa” izan zela, “aurreikustako helburuak zehazteko bidean” elkarrekin aurrera egin zutelako.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE.

    Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erakundeen arteko Mahaian eman diren “aurrerapausoek”Urkullu lehendakariak  alderdi politikoekin lortu nahi dituen “oinarrizko adostasunak” bultzatzea espero du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Lehendakaria gaur bilduko da alderdi politikoetako buruzagiekin, 17:30etatik aurrera, Lehendakaritzan. Ordezkari politikoei bilerara "jarrera konstruktiboarekin" joateko eskatu die gaur Erkorekak.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak esan du Jaurlaritzaren eta hiru Foru Aldundien arteko bilera “positiboa” izan zela, “aurreikustako helburuak zehazteko bidean” elkarrekin aurrera egin zutelako.

Hemendik aurrera, bilera horietatik ateratako helburuak “irudikatzeko” aldebiko batzarrak egingo dituzte. Bestalde, defizita malgutzeko datuak iragarri bezain pronto, Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera berri bat deituko dute.

"Aurrerapauso" horiek alderdi politikoekin egingo duen bilerari begira “giro baikorra” ezarri dutela uste du Erkorekak, “alderdi politikoek ere lehendakariak proposatutako adostasunen inguruan aurrera egin dezaten”.

Alderdi politikoek “jarrera konstruktiboa” erakustea espero du Jaurlaritzako bozeramaileak, “denen artean, krisiaren irtenbidea eta enplegua sortzeko bidea aurki dezagun”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena