Politika
PPren gainsoldatak
Erredakzioa
Alderdiko koordinatzaile gisa 550.000 bat pezeta (3.000 euro baino gehiago) jasotzen zituen hilero, eta beste 150.000 pezeta PP ordezkaritza gastuengatik.
Pio Garcia-Escudero Senatuko presidentea. EFE
1999tik 2003ra arte PPk hilero 4.200 euro ordaindu zizkiola onartu du Pio Garcia-Escudero Senatuko presidenteak. Ordezkaritza gastu eta alderdiko koordinatzaile gisa jaso zituela azaldu du Garcia-Escuderok. Era berean, senatari soldata jasotzen zuela esan du.
Garcia-Escuderok ia ordubeteko deklarazioa egin du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Senatuko bulegoan. Ordainketak banku-transferentzia bidez egin zirela erantsi du, dagozkien zerga atxikipenekin.
Alderdiko koordinatzaile gisa 550.000 bat pezeta (3.000 euro baino gehiago) jasotzen zituen hilero, eta beste 150.000 pezeta PP ordezkaritza gastuengatik.
Beste alderdikide batzuek gainsoldatak jasotzen bazituzten galdetu dio Ruzek Garcia-Escuderori. Horren berririk ez duela erantzun du PPko ordezkariak.
Nasarrek gainsoldatak onartu ditu
2000tik 2004ra arte alderdiak hilero 1.800 euroko gainsoldatak edo "ordainketa osagarriak" ordaindu zizkiola onartu du gaur Eugenio Nasarre PPko diputatuak, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Parlamentari lanarekin "alderdi barruko erantzukizunak" uztartu zituela esan du Nasarrek, eta horregatik gainsoldatak jaso zituela.
Eugenio Nasarre PPko diputatua. Argazkia: EFE
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean lekuko gisa deklaratu du gaur PPko diputatuak. "Barcenasen paperen" ustezko B kontabilitatea ikertzen ari da epailea. Erantzukizunak zituzten alderdiko goi-kargudun guztiek gainsoldatak jasotzen zituztela, baina diru kopurua bakoitzaren kategoriak zehazten zuela azaldu du PPko diputatuak Ruzen aurrean.
Ordainketak banku-transferentzia bidez egiten zirela erantsi du Nasarrek. Antza denez, gainsoldatak ordaintzeko ardura alderdiko Idazkaritza Nagusiak zuen eta PFEZ zergaren atxikipena egiten zieten.
Alvaro Lapuerta PPko altxorzain ohiak Humanismoa eta Demokrazia Fundazioari, Luis Barcenasen aurrean, 30.000 euroko oparia egin ziola onartu du Nasarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa