12:41

Politika

CAN auzia

Guardia Zibila CANen egoitza nagusiko ordenagailuak miatzen ari da

Erredakzioa

Erakunde Fundatzaileen Batzorde Iraunkorraren txostenak manipulatu ote dituzten jakin nahi dute. Halaber, epaileak zuzendaritzako kideei emandako kredituak ikertzeko eskatu dio Espainiako Bankuari.

  • CANen egoitza.

    CANen egoitza. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guardia Zibila ordenagailuak aztertzen ari da CANen Iruñeko egoitza nagusian, Nafarroako Kutxaren Erakunde Fundatzaileen Batzorde Iraunkorraren txostenak manipulatu ote dituzten jakiteko, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez.

Maria Paz Benito epaileak eman du agindua, eta CANen egoitza nagusiko zerbitzaria ere miatzen ari dira.

Batzordea Yoldanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz presidente ohiak, Enrique Miranda kontseilari ohiak eta Enrique Maya Iruñeko alkateak osatzen zuten, eta gehiegizko dietak jasotzea leporatzen diete.

Orain, batzordeko txostenak epaitegietan aurkeztu aurretik manipulatu ote zituzten argitu nahi dute.

Halaber, CANeko dieten auzia ikertzen ari den epaileak Nafarroako Kutxako zuzendaritzako kideek jasotako kredituak ikertzeko peritu bat izendatzeko eskatu dio Espainiako Bankuari.

Ostegun honetan argitaratutako autuan, Maria Paz Benito epaileak, Nafarroako Kutxako Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideei, gertuko senideei edota enpresi egindako kreditu eta berme operazioak ikertzeko peritu bat izendatzea nahi du, operazio horiek irregularrak diren ala ez frogatzeko.

Goñi, iputatuta

CANeko dieten auzia ikertzen ari den epaileak Enrique Goñi Nafarroako Kutxaren zuzendari ohia inputatu gisa deklaratzera deitu du maiatzaren 24rako, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Epaileak Nafarroako Kutxan ustez jasotako dieta bikoitz eta hirukoitzengatik inputatu duen laugarren pertsona da Goñi, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohiaren, Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiaren atzetik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena