Politika
'Herri harresia'
Erredakzioa
Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza auzia "modu baketsuan" eta "zentzudunean" ebazten ahaleginduko da.
Urtza Akortaren atxiloketa ekideteko 'herri harresia'. Argazkia: EFE
Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza Urtza Alkortaren atxiloketaren auzia "modu baketsuan" eta "zentzudunean" ebazten ahaleginduko da. Alkortari 5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko talde bati laguntzea leporatuta.
Gazte ondarrutarra babesteko 'herri harresia' osatu dutenek atzo ohartarazi zutenez, "borrokaldi epikoa" biziko dute Ertzaintza Urtza Alkorta atxilotzen saiatzen bada.
Zubiagak, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, adierazpen horiek deitoratu ditu.
"Gauzak modu zentzudunean egin behar direla uste dugun jendea gara, eta borroka hitza erabiltzea, ez dakit nork nahi duen han borroka bat sortzea", azaldu du Zubiagak.
Segurtasun sailburuordeak "gaia modu zentzudunean" ebazten ahaleginduko direla azpimarratu du. "Guztien onerako, eta Ondarroaren onerako, hau modu baketsuan ebatzi behar da", azaldu du Zubiagak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa