10:27

Politika

Jaurlaritza-Aldundiak

Pastor: 'Gipuzkoarekin izandako liskarrak Jaurlaritza ahuldu du'

Erredakzioa

PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, "Jaurlaritzaren noraeza erakusten du nahaste-borraste horrek".

  • Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramailea.

    Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramaileak uste du Eusko Jaurlaritza "ahuldu" egin dela aurreko astean aldundiekin eta Eudelekin egindako bileraren ostean "Gipuzkoarekin izandako liskarra dela eta".

Izan ere, Urkullu lehendakaria Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiekin eta Eudelekin elkartu zen, eta bileraren ostean akordioa lotu zutela iragarri bazuten ere, Gipuzkoako Aldundiak ukatu egin zuen.

Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburuak EAEko hiru lurraldeetako Ogasun diputatuekin gaur egingo duen bilera "teknikoen" harira (elkarrizketa egin zenean oraindik ez zekiten Gipuzkoako ordezkariak joango ote ziren), Pastorrek uste du "joan beharra dagoela, nahiz eta desadostasunak agertzeko izan".

PSE-EEren ordezkariak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "Garitanok gogoeta kritikoa egin zuen bilera hartan, desengainatuta atera zen, eta gero kritikak areagotu zituen. Lehendakariaren jarrera aldakorra agertu zen bilera hartan, aste batean gauza bat esaten duelako, eta hurrengoan beste bat, irizpidea aldatzen du, eta gero lehengora itzultzen da".

Hori dela eta, "zentratzea oso zaila" dela salatu du buruzagi sozialistak, eta aurreko asteko bileraren ondoren "Gipuzkoarekin izandako liskarrak, ziurrenik Eusko Jaurlaritza ahuldu" duela. "Agerian geratu da Jaurlaritzaren noraeza", gaineratu du.

Ostegunean edo ostiralean Jaurlaritzak alderdi politikoekin egingo duen bileraz galdetuta, PSE-EE "aurrebaldintzarik gabe" joango dela adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena