13:22

Politika

Hilaren 18an izango dira

Hainbat alderdik bat egin dute Herrirak deitutako mobilizazioekin

Erredakzioa

Besteak beste, EH Bildu koalizioko alderdiek eta Ezker Batuak egin dute bat.

  • Herrirak presoen alde Bilbon egindako manifestazio bat. EFE

    Herrirak presoen alde Bilbon egindako manifestazio bat. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bildu koalizioa osatzen duten alderdiek (Sortu, EA, Alternatiba eta Aralar), Ezker Batuak,  Gorripideak, Eusko Ekintzak eta Euskal Herriko Komunistek bat egin dute Herrirak hilaren 18rako 200 herritan presoen alde deitutako mobilizazioekin.

Donostian eskainitako prentsaurreko batean, Ainhoa Beolak (Aralar) eta Andrea Uñak (EB) aipatu alderdien "konpromisoa" berretsi dute "giza eskubideekin, konponbidearekin, bakearekin eta espetxe politika aldaketarekin". "Unea da pertsona guztien giza eskubideak, presoenak barne, errespeta ditzaten", aldarrikatu dute.

Horren ildotik, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko, 197/2006 doktrina desagerrarazteko eta sakabanaketa amaitzeko deia egin dute.

Halaber, "presoen aurkako salbuespen neurrien kontra adostasun zabala" badago ere, Espainiako eta Frantziako gobernuen "jarrera" ez dela aldatu deitoratu dute: "Geldirik egotetik, atzera egitera pasatzen ari dira".

Horren aurrean, euskal gizartea osatzen duten eragileek, alderdiek, erakundeek eta herritarek "zeresan" handia dutela erantsi dute, "elkarlana eginda, ateak irekita eta gatazkaren ondorioak konpontzeko pausoak emanda".

Azkenik, Herrirak hilaren 18rako deitutako #M18Plazara ekimenean parte hartzeko deia zabaldu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena