13:30

Politika

Bilera sorta

EH Bilduk zail ikusten du Urkullurekin akordioak lortzea

EAJk eta EH Bilduk defendatzen dituzten ereduak “kontrajarriak” direla uste dute. Hala ere, bilerara joango direla baieztatu dute.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria bihar hasiko da alderdi politikoekin eta erakundeekin harremanetan jartzen, eta EH Bilduk "arduraz jokatu" eta bilera horietan parte hartuko duela baieztatu du. Hala ere, koalizioaren iritziz zaila izango da lehendakariarekin akordiorik lortzea, eredu "kontrajarriak" defendatzen dituztela argudiatuta.

EH Bilduk prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian, Urkulluk iragarritako bilera sorta horien harira. Peio Urizarrek eta Oskar Matutek ohar bana irakurri dute, eta Urkulluren jarrera gaitzetsi dute "gizarteak kontrakoa eskatu arren EAJk PPren eta PSE-EEren babesa bilatu nahi duelako". Halaber, krisi ekonomikoa eragin duten neurriak albo batera uzteko eskatu diote Urkulluri.

EH Bilduk eredu eta politika aldaketa babesten duela nabarmendu dute. Horretarako, larrialdiko herri akordioa lortzea ezinbestekotzat jo du koalizioak. "EH Bilduk austeritate politikei eta murrizketei aurre egingo dien herri akordioa proposatzen du", gaineratu dute.

Aipaturiko akordio horrek gizartearen beharrei erantzun behar diela uste dute. Halaber, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea, herritarrak babesteko neurri sozialak hartzea, zerga politika aldatzea, eta iruzurrari eta ustelkeriari aurre egiteko neurriak hartzea proposatzen dute.

Eusko Jaurlaritzaren "ahultasuna" nabarmendu dute Urizarrek eta Matutek. Horien ustez, jeltzaleen helburua denbora irabaztea da dagokien erantzukizuna saihestu ahal izateko. "Norabiderik gabeko gobernu baten aurrean gaude: noraezean daude, ez dute proposamenik, eta hori estaltzeko marketinga erabili dute", gaineratu dute.

Bestalde, lehendakariari eskatu diote argitu dezala zein herri eredu nahi duen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena