11:18

Politika

Egonkortasunerako ituna

Basagoiti: 'Beharrezkoa da EAJrekin ituna egitea'

Erredakzioa

Hala ere, PPren EAEko presidenteak aitortu du EAJrekin akordioa egitea ez dela "onena" alderdiarentzat, ezta PSE-EErentzat ere.

  • Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea.

    Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak adierazi duenez, "beharrezkoa" da EAJren ituna egitea "herria aurrera ateratzeko", nahiz eta bere alderdiarentzat, eta PSE-EErentzat ere, ez izan "onena".

"Alderdiongan eragin hobea edo okerragoa izango du, baina egungo egoeran nahitaezkoa da herria aurrera ateratzeko", adierazi du Basagoitik RNEn egindako elkarrizketa batean.

Basagoitik erantzun horixe eman du Iñigo Urkullu lehendakariak PPri eta PSE-EEri "herrialde mailako egonkortasun ituna" eskaini izana dela eta.

PPren presidenteak azpimarratu du EAJk, PPk eta PSE-EEk "gutxieneko ituna" eginez gero gehiengo osoa izango dutela euskal erakunde guztietan.

Hala ere, PPk baldintzak jarriko lituzke akordio horretarako, eta horietako batzuk Urkulluk "behingoz" lidergoa hartzea eta PSE-EEk "arduraz" jokatzea izango lirateke.

Era berean, Urkulluk "independentzia" eta Espainiako Estatuarekiko "epekako haustura" alde batera uztea exijitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena