23:23

Politika

Urkulluri erantzuna

Pastor (PSE): 'Sozialistak laguntzeko prest gaude'

Erredakzioa

Lehendakariaren proposamena "serioa izatea" espero du PSEko bozeramaileak. Pastorren hitzetan, "garrantzitsuena edukiak eta helburuak dira, beste guztia eguzkitan topa egitea delako".

  • Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea. Argazkia: EiTB

    Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Baldintza batzuk bete ezkero, sozialistak laguntzeko prest gaude", adierazi du Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak. Iñigo Urkullu lehendakariaren azken proposamena ezagutu ostean, eskaintza "serioa izatea" espero duela esan du Pastorrek.

Radio Euskadi irratiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, "'hildako' aurrekontuen negoziazioa adarra jotzea" izan zela salatu du bozeramaile sozialistak.

Pastorren hitzetan, "garrantzitsuena edukiak eta helburuak dira, beste guztia eguzkitan topa egitea delako". Horregatik, "bidezko" zerga politika bat, hezkuntza eta osasun politikak mantentzea eta ekonomiaren susperraldia bideratzeko politika "indartsu" bat eskatu ditu legebiltzarkide sozialistak.

Hala ere, aurrekontuen luzapena "dramarik ez" dela azaldu du Pastorrek. "Ez da herria eroriko", gaineratu du. Bestalde, EAJren jarrerarekin oso harrituta agertu da bozeramaile sozialista: "Guztiak errudunak gara, EAJ izan ezik".

Azkenik, PSEk gobernu itunak lortzeko lehentasuna ez duela argi utzi du Pastorrek: "EAJrekin gobernu akordioak lortzea ez da gure obsesioa".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena