Politika
UPNko Kontseilu Politikoa
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, UPNko "ordezkarien ekintzan ez da deliturik izan". Gainera, Justiziari "errespetua" azaldu dio Barcinak.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Nafarroako Kutxaren inguruko "ikerketa sakon bati beldurrik ez diogu", adierazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak, alderdiko "ordezkarien ekintzan deliturik izan ez delako".
UPNko Kontseilu Politikoan hitzaldia eman du Barcinak, Iruñean. "Nafarroako Kutxako auziaren ikerketa Nafarroako egoera politikoa markatzen ari da", erantsi du Exekutiboko presidenteak.
Justiziari "errespetua" azaldu dio Barcinak. "Ikerketari inolako beldurrik ez diogu, nahiz eta sakona izan, UPNko ordezkarien ekintzan deliturik izan ez dela badakigulako", esan du.
"Justiziaren ondorioen zain, gure lana hipotesi eta zurrumurruetan denborarik ez galtzea da, eta lanean jarraitu", gaineratu du.
"Ika-mikak" alde batera utzi
Bestalde, "ika-mikak" alde batera uzteko dei egin dio berriro Nafarroako presidenteak PSNri. Foru erkidegoak bizi duen egoera larriaren aurrean akordioak lortzea eskatu du Barcinak. Nafarroak "sekula ezagututako krisirik larriena" bizi du, Barcinaren esanetan.
"Hitzen gainetik, ika-mika alderdikoien gainetik, eztabaiden gainetik, egoeraren larritasunak akordioak eskatzen ditu", adierazi du Barcinak UPNko Kontseilu Politikoaren aurrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa