Politika
Aldaketa estatutuetan
Erredakzioa
Orain arte, hauteskundeetako hautagaiak aukeratzeko baino ez dituzte erabili primarioak alderdi sozialistan.
Patxi Lopez (ezkerrean) eta Eduardo Madina (eskuinean), Rubalcaba ordezkatzeko faboritoak. EFE
Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak alderdiaren estatutuak aldatzea proposatuko du barne organoetan, idazkari nagusia modu zuzenean primarioen bidez hautatu ahal izateko.
Lopezek Forum Europa gosari informatiboan parte hartu du, Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiarekin batera, eta bertan egin du iragarpena.
Orain arte, hauteskundeetako hautagaiak aukeratzeko erabili izan dituzte barne hauteskundeak PSOEn, baina estatutuetan ez dute aurrez ikusi horrela idazkari nagusiak ere hautatu ahal izatea.
Duela aste batzuk, Galiziako PSOEk bere idazkari nagusia primarioen bidez hautatzeko prozesua abiatu zuen, eta zuzendaritza federalak aukera hori estatutuetan jasota ez dagoela ohartarazi zion.
Horren ildotik, lurralde zuzendaritzek alderdiaren arauak aldatzeko gaitasunik ez dutela ohartarazi du Oscar Lopezek, eta, hortaz, alderdiaren estatutuak aldatu arte itxarotea eskatu die Galiziako sozialistei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa