14:52

Politika

Segi

Nahikari Otaegik aste honetan entregatuko du bere burua

Erredakzioa

Zazpi hilabeteko alabarekin joango da kartzelara, Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindua eman ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nahikari Otaegi Segiko kide izateagatik Auzitegi Nazionalaren atxilotzeko agindupean dagoen gazteak iragarri du bere burua entregatuko duela eta zazpi hilabeteko alabarekin joango dela kartzela.

Otaegik Euskal Irratiei eskainitako elkarrizketa batean eman du erabakiaren berri.

Zazpi hilabeteko haurtxoa duelako ez du parte hartu Donostiako bulebarreko 'Aske Gunea'n, eta Donibane Lohitzunen (Lapurdi) da orain.

Bere abokatuak dagoeneko jakinarazi dio Auzitegi Nazionalari aste honetan entregatzeko asmoa duela, beraz, Nahikari Otaegik ez du espero Frantziako Polizia atxilotzera joango denik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena