Politika
Operazioa Aske Gunean
Erredakzioa
Segiko kondenatuen atxiloketa "inolako istilurik sortu gabe" egin izana goratu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak.
Carlos Urquijo. EiTB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak zoriondu egin du Ertzaintza, "betebeharra betetzeagatik", hau da, Donostiako Aske Gunean Auzitegi Gorenak kondenatutako Segiko zortzi kideetako sei atxilotzeagatik. "Eta, gainera, inolako istilurik sortu gabe", gaineratu du.
Atxiloketak gaur goizean egin dituzte, Donostiako Boulevardean. Bertan, mila pertsona inguru zeuden, Aske Gunea izeneko kanpaldian, kondenatuak atxilotzea erresistentzia baketsuaren bidez galarazten saiatzeko.
"Tankera honetako kasuetan, zuhurtzia handiz jokatu beharra dago, eta hasiera ona duten gauzek bukaera ona dute", adierazi du Urquijok.
Espainiako Gobernuaren ordezkariak Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuarekin hitz egin du, operazioaren nondik norakoak ezagutzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa