21:30

Politika

Espetxeratzeko agindua

Ehunka lagunen babesean daude Segiko gazteak Donostiako Bulebarrean

Erredakzioa

Epaileak atzo goizean eman zuen atxilotzeko agindua; hori dela eta, gaua ere kalean igaro dute Segiko kide izateagatik 6 urteko kartzela-zigorra jaso duten 8 gazteek.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka herritarren babesa jasotzen ari dira Donostiako Bulebarrean eraikitako "Aske Gunea"n Segiko kide izatea egotzita seina urteko kartzela-zigorra jaso duten 8 gazteek. Epaileak astearte goizean eman zuen atxilotzeko agindua eta edozein unetan atxilotzeko arriskua dutenez, gaua ere kalean igaro dute.

Ehunka pertsonaren babesarekin igaro dute gaua Bulebarrean. Polizia oraindik ez da atxilotzera joan, eta zain jarraitzen dute.

Lasai igaro dute gaua eta kanpaldi handi baten itxura hartu du inguruak. Gau eta egun bertan jarraitzeko asmoa dute, eta Ertzaintza gazteak atxilotzera joaten denerako, "erresistentzia eta desobedientzia baketsurako" deia egin dute.

Atxilotzeko agindua

Auzitegi Nazionalak Donostiako zortzi gazte zigortuak atxilotzeko agindua eman du, Auzitegi Gorenak duela astebete seina urteko espetxe-zigorra berretsi ostean. Berria zabaldu eta berehala ehunka lagun Donostiako bulebarrean dagoen 'Aske Gune'ra bertaratu ziren, aipatu zortzi gazteei babesa emateko; izan ere, edozein unetan atxilotu ditzakete.

askegunea efe

Aske Gunea. Argazkia: EFE

Segiko zortzi gazteei babesa eman dieten taldeek prentsaurrekoa eman dute arratsaldean. Ertzaintza "Madrildik inposatutako lege bidegabeak betetzera" ez bidaltzeko eskatu diote EAJri.

Beñat Apalategi horrela mintzatu da Aske Gunean bildu diren pertsonen izenean.

Aske Guneko karpa jartzeko baimena Donostiako Udalak eman zuen. "Aske Gunean gau eta egun" igaroko dutela iragarri dute gaur Donostiako EH Bilduko kideek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena