17:15

Politika

CAN auzia

Miranda: 'Nafarroarentzat onena bilatzeko, zintzotasunez lan egin dut'

Erredakzioa

Ia lau orduz egon da inputatu gisa deklaratzen Justizia Auzitegian, CANeko dieten auzia dela eta.

  • Alvaro Miranda Justizia Auzitegira iritsi denean.

    Alvaro Miranda Justizia Auzitegira iritsi denean. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari ohiak "beti zintzotasunez lan egin duela" esan du, "Nafarroarentzat onena bilatzeko". Ia lau orduz egon da inputatu gisa deklaratzen Nafarroako Kutxako dieta bikoitzen eta hirukoitzen auzia ikertzen ari den epailearen aurrean.

Justizia Auzitegitik atera denean komunikabideei esan dienaren arabera, alde guztiei erantzun die, baina Kontuz! elkarteak eurei erantzun ez diela esan du.

Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari ohia 09:10ean iritsi da Justizia Auzitegira Nafarroako Kutxako dieten auzian inputatu gisa deklaratzeko.

10:00etan hasi da deklarazioa. Era honetan, dagoeneko deklaratu duten Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren eta Enrique Maya Iruñeko alkatearen pausoei jarraitu die, horiek ere deklaratu baitute dagoeneko.

Sarrera nagusitik sartu da Justizia Auzitegira, "lapurrak erakundeetatik at" eta gisa bereko beste oihu batzuk entzun dituen bitartean. Kontuz! elkarteak deituta, hainbat lagun kanpoaldean bildu dira.

Maria Paz Benito Iruñeko 3. instrukzio epaitegiko epaileak Sanz, Miranda eta Maya inputatu ditu Nafarroako Kutxako auzian. UPN alderdiko kideak dira eta CAN aurrezki kutxan jasotako dieta bikoitz eta hirukoitzengatik eta ikuskaritza lanak egitea ez kontrolatzeagatik ikertzen ari diren auzian inputatu zituen epaileak.

Guztiak CANeko Batzorde Iraunkorreko kideak ziren, Yolanda Barcina Nafarroko Gobernuko presidentearekin batera. Azken hau da epaileak inputatu ez duen bakarra; izan ere, forupekoa da, eta Nafarroako Parlamentuak Auzitegi Gorenari eskatu beharko lioke deklaratzera deitzea.

Diego Paños UPyDko abokatuak esan duenez, Ekonomia kontseilari ohiaren deklarazioa "gakoa" da ikerketa honetan.

Lauek Batzorde Iraunkorretik jasotako dirua itzuli dute jada (6.868 euro Mayak, 27.472 Mirandak, 31.324 Barcinak eta 39.028 Sanzek).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena